SETALDE GROUPek 2018. urteko kontuak itxi ditu eta balantzea positiboa izan da, fakturazioan %13ko gorakada izan dute, aurreko ekitaldian (2017) baino 4 puntu gehiago. Datu hauek enpresa gipuzkoarra material elektriko, termiko eta iturgintzako materialen banaketan sektoreko euskal enpresen erreferente gisa kokatzen dute.

Horrela, 2018. urteko ekitaldia ona izan zelaren baieztapena 8 lanpostu berrien sorkuntzak ekarri zuen, langile kopurua %8an areagotu dela suposatzen du.

Inbertsioen atalean, 2019. urtea biltegi berri baten zabalerarekin hasi dute, Iturgintza, Berokuntza eta Aire-Girotze lerroetarako, Urnietako Erratzu Poligonoan 1.500 metro karratuko azalerarekin. Gipuzkoa guztian banaturik dituzten beste bost delegazioei gehitzen da, horrela ba, 12.000 m karratuetara iristen dira instalazioetan, 85 pertsonez osatutako langile taldea, 35 ibilgailu flota eta 20.000 erreferentzia goratik bere katalogo komertzialean.

Gros auzoan, biltegi txiki batekin, sortu zenetik 1982. urtean, SETALDE GROUP hazten joan da material elektriko, termiko eta iturgintza materialen banaketan euskal sektoreko enpresa erreferentean bihurtu arte. Denborarekin gainera beste enpresa proiektuak ere osatzen joan da beti ere bezeroei merezi duten zerbitzu integrala eta profesionala eskaintzeko helburu nagusiarekin.

Etengabe ematen ari diren aldaketa teknologikoetaz eta sortzen ari diren banaketa kanal berrietaz kontziente izanik, SETALDE GROUP teknologia berrietako bi ildotan ari da inbertitzen, e-commerce B2C eta B2B lerroetan alde batetik eta loT eta 4.O monitorizazio eta konektibitateko teknologietan tekniko espezialistak ari da sartzen industria, bizitegi eta hirugarren sektoreko arloetan,  sektore hauetako marka nagusienen eskutik.

SETALDE GROUPek eskaintzen duen hurbiltasuna eta zerbitzu pertsonalizatuaren osagarririk hoberena interesa berdinak dituzten enpresa-taldeen kohesio eta indarra dela uste izan dute hasiera hasieratik. Horrexegatik, AUNA banaketa taldean modu aktiboan parte hartzen dute, penintsula guztian lan egiten dute eta Centro Logístico Compartido zentroan, 10.000 metroko azalerakin, Marcillan kokatzen dena, bezeroei zerbitzu gehiago eta hobeagoak eskaintzeko.

Apustu hauetatik ateratakoak bistakoak dira SETALDE GROUPeko emaitzetan, fakturazioan %13ko gorakada eta %8a langile kopuruan.