Urtarrilaren 1ean ireki genuen Urnietako iturgintza eta klima biltegi berria. Dagoeneko 3 hilabete pasa dira eta esan dezakegu erabat finkatuta gaudela, horregatik gure hornitzaileei eta bezeroei biltegiaren txoko guztiak erakusteko ateak ireki dizkiegu.

Martxoaren 28an, protagonistak gure hornitzaileak izan ziren biltegi berriko txokoak erakutsi genien. Behin ibilbidea eginda, Oianume jatetxera bazkaltzera gonbidatu genien.

Martxoaren 29an, ostiralean, bezeroak izan ziren gure biltegia, bulegoak eta gure atseden-momenturako dugun txokora ietorri zirenak. Oraingoan, ez ginen bazkaltzera joan. Sagardotegia gure instalazioetara ekarri genuen eta goizean zehar Txotx Albiztur sagardotegikoek. sagardotegiko pintxoak bertan prestatu zituzten eta dastatzeko aukera izan genuen. Hori guztia, Petritegiko sagardo kupela, ardoa, garagardoa edota freskagarriekin lagunduta.

Jardunaldi hauekin esan dezakegu ofizialki biltegi berria martxan dugula, Gipuzkoako gainerako instalazioekin bat datorrela: Lasarte (Elektrizitatea), Eskoriatza (Elektrizitatea),,Eskoriatza (elektrizitatea, iturgintza, klimatizazioa eta komunen erakusketa), Azkoitia (Elektrizitatea eta Iturguntza eta klimatizazioa) eta Donosti (Elektrizitatea, sukaldeak, komunak eta argiztapena).

Argazki bilduma hemen duzue ikusgai

Urnieta martxan dago jada. Urnietako Erratzu Poligonoan gaude. Bisitatzera gonbidatzen zaituztegu!