Lege-Oharra

SETALDEGROUPek jakinarazi nahi dizu gure web-orriak cookieak erabiltzen dituela gure erabiltzaileen nabigazioa neurtu eta aztertzeko.

SETALDEGROUPek datu pertsonalen, helbideari zein ordainketari buruzkoen eta bezeroek emandako beste edozein daturen babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu.

Gure bezeroek SETALDEGROUPi emandako datu guztiak datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean sartuko dira. SETALDEGROUPek sortu du aipatutako fitxategia, eta erantzule da, halaber, berau mantentzeaz. 

Arrazoi teknikoak direla eta, zure datuak SETALDEGROUPen esku jarri beharko dira bideratutako erosketa-agindua behar bezala bete ahal izateko. Emandako datuak erosketa bati lotuta badaude, Espainiako legeriak datuok gutxienez bost urtez gordetzera behartzen du; ezin izango dira ezabatu edo zuzendu, beraz, bezeroak hala eskatu arren.

SETALDEGROUPek baimena eskatzen dizu zure datuak aurretik adierazitako moduan eta xedeekin tratatzeko. Ez baduzu horrelako tratamendurik nahi, betiere ez baduzu erosketarik egin, bidal iezaguzu mezu bat info@Setalde group.net helbide elektronikora, gaian «Baja» idatzita, eta zure datuak suntsitu egingo ditugu. 

Nolanahi ere, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren arabera, SETALDEGROUP enpresaren bezeroak edozein unetan izango du eskubidea bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta, hala beharko balitz, aipatutako baimena baliogabetzeko, Lege horretan eta hura garatzen duten gainerako arauetan xedatutakoari jarraikiz. Horretarako, gure helbide elektroniko honetara idatzi beharko du: info@Setaldegroup.net.

Orri honen edukia aldatu daitekeenez unean-unean indarrean dagoen legeriaren eskakizunen arabera, sarri berrikusi beharko duzu.