Setaldek, "Schneider Electric-eko banatzaile ofizialaren industriako teknikari espezialista industrial" ziurtagiria lortu du Lasarteko, Azkoitiko eta Eskoriatzako salmenta-guneetan. Ziurtagiri horrek bermatzen du bere teknikariek automatizazioko eta industria-kontroleko produktuen familian espezializatutako aholkularitza eskaintzeko aukera dutela.

Ziurtagiri hori lortzeko, Setaldeko espezialistek egiaztatu egin behar izan dute Schneider Electric-ek eskatutako ezagutza teknikoak dituztela, azterketa baten bidez.

Ziurtagiri horri esker, Setaldetik, gure bezero guztiei kalitate-euskarri teknikoa bermatu ahal izango diegu, produktu onena aukeratzen edo konfigurazioan, parametrizazioan edo programazioan laguntzen, eta automatizazio-irtenbide osoen prototipoak diseinatu eta prestatu ere.