Taldeak

Hasieratik bertatik, SETALDEGroupen eskaintzen dugun gertutasunaren eta zerbitzu pertsonalizatuaren osagarri onena interes berak dituzten enpresa-taldeen indarra eta kohesioa dela sinetsita gaude, eta honako hauetan parte-hartze aktiboa izatea dugu bereizgarri:

Logo electroclub

Auna Distribución

"Auna Distribución" Elektroklubeta Alma Taldearen bat-egitearen ondoriozko sozietatea da, eta sektore elektrikoetan, iturgintzan eta klimatizazioan jarduteko aukera ematen du.

logo grupo-clc

CLC Electro-Marcilla

Electroclubek 2007an sortutako Logistika Zentro Partekatua. 10.000 m2-ko biltegiratze-azalera du eta artikulu ugari stockean; zerbitzua emateko gaitasun paregabea dugu horri esker.

logo termo imelco

Imelco

Taldeen taldea, barnean Electroclub ez ezik, munduko 13 talde gehiago ere hartzen dituena. Hala, gero eta globalizatuago dagoen merkatu honetan, aurrerapenen eta joeren ikuspegia eta jarraipena eskuratzen ditugu.

logo Adime

ADIME

Material elektrikoaren banatzaileen elkartea, 1995en sortua. Gaur egun 86 enpresaz osatuta dago.

logo Instegi

INSTAGI

Gipuzkoako Instalatzaileen eta Mantentzaileen Enpresa Elkartea. 2005ean sortu zen; 548 enpresa elkartu ditu, eta 42 bazkide laguntzaile.

Amascal

Saneamendu, berokuntza, iturgintza, gas, aire girotu eta parekoen handizkarien elkartea, 2000 urtean sortua. Gaur egun 70 kide ditu.